Taldeak

Bilatzen zaudeten esperientzia hori izan dezakezue taldean etortzen bazarete. Gure instalazioak edozein motatako taldeei eskaintzen diegu, instituzioak, kirol elkarteak, lagun taldeak… Laburbilduz, Bilbo eta Euskal Herria ezagutu nahi duten guztiek daukate lekua gure hotelean. Horretaz gain, galdu ezin dituzuen txoko guztiak ezagutzeko aukera izango duzue Bilboko gidari onenen eskutik, guk erraztuko dizkizuegu lekualdaketak, janaria, sarrerak eta abar. Beraz, behar duzuen guztia izango duzue Luxury Travel Guide global Award 2016 saria duen BASQUELANDING taldearen lankidetzari esker.

luxury travel travel guide

Hotelean, gela mota desberdin ugari ditugu eta nahi duzuen erregimen mota (gosaria + bazkaria + afaria, txangoetarako piknik-ak ere prestatzen ditugu aldez aurreko eskaera eginda).  Bikoteentzat, ohe bakarreko edota bi oheetako gelak ditugu, gela handiak eta kanporako bistekin, baina baita gela merkeagoak ere.

Gainera, Bilboko eta inguruko herrietako punturik garrantzitsuenak dauzkagu aukeratuta Euskal Herritik ikusi beharreko guztia bisitatuta joan ahal izateko. Denborarik galdu nahi ez baduzu, BASQUELANDING-ekin zure egonaldiari probetxua aterako diozu

Esaiguzue zenbat eguneko egonaldia daukazuen eta guztion artean bidaia gogoangarria prestatuko dugu.

 

Promozio data: Iraungi datarik gabe

Category: Eskaintzak

0