Kontaktua

Helbidea:
Campo de Volantin pasalekua, 22,
Posta kodea 48007 – Bilbo
Telefono zenbakia+34 944 45 60 00
Korreoa: reservas@hotelcondeduque.com
Taldeak: hotel@hotelcondeduque.com

SARRRERA (Check-in) 13:00
IRTEERA (Check-out) 12:00

GPS: N 43º 15′ 59.38″ W 2º 55′ 36.58″
GDS: KYBIOCON (Amadeus) 305042 (Sabre)

Nola iritsi

Edozein norabidetik, A-8 autobiatik irtenda, hiri erdialderantz. Bilboko UDALETXERA daramaten jarraibideak jarraitu, bertatik 450m-tara gaude soilik. Oso erabilgarria da baita Guggenheim Museoaren erreferentzia izatea, hoteletik 500m eskasetara gaudelako, Bilboko itsasadarraren beste aldean. Itsasadarraren aurrean gaude, aipatutako bi argibide hauen artean: Udaletxea eta Guggenheim Museoa. Erreferentzia punturik onena ZUBIZURI zubia da (Calatrava arkitektuaren zubia bezala ezagunagoa).

Zenbat denbora behar da hoteletik aireportura (aireportutik – hotelera) joateko? 15 eta 20 minutu gutxi gora behera (kotxez edota taxiz).

Bilboko aireportuan lur hartuta hiru aukera desberdin daude:

Taxia, autobusa eta/edo alokairu kotxea. Jarraitu “kotxez iristeko” argibideak, edota autobusez edo taxiz ataletan erraztutako informazioa.

Aireportutik Bilbora eta Bilbotik aireportura eramaten zaituen garraio publikoa dago. Autobus honek (A3247 Bizkaibus) hiri Erdigunean uzten zaitu, eta 20 minuturo gutxi gora behera abiatzen da. Gomendatutako geralekua, MOYUA PLAZA da. Hortik, oinez etor zaitezke 10/15 minututan hotelean zaudelako. Gure hotelera ailegatzeko, Ercilla kaletik behera zuzen jarraitu beharko duzu, eta behin Calatrava zubia gurutzatuta, hotelean egongo zara. Autobus honen prezioa 1,35€ ingurukoa da pertsona bakoitzeko. Bizkaibuseko webgune ofizialean frogatu daitekeenez, autobus honek dituen geralekuak: On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 79, Moyua Plaza eta Rekalde Zumarkalea 11 dira.

Ordutegia: Bilbotik goizeko 05:20etan abiatzen dira gaueko 22:00etara bitartean 20 minuturo. Aireportutik berriz, goizeko 06:20etan abiatzen dira gaueko 00:00 etara bitartean 20 minuturo baita ere. Bizkaibuseko telefono zenbakia: 902 222 265.

Aireportuan bertan hartu dezakezu taxi bat, eta 15 minututan (trafikoaren eta orduaren arabera) hotelean egongo zara. Zerbitzu honen prezioa 25 – 30€ ingurukoa da eta hoteleko atean bertan utziko zaitu.Taxi gehienek TPV terminala daukate kreditu txartelarekin ordaindu ahal izateko (galdetu gidariari taxia hartu baino lehen). Honako hau da Bilboko taxien webgune ofiziala www.teletaxibilbao.com/eu/ eta telefono zenbakia: +34 94 44 88 88.

Trenak Bilboko geltoki nagusian (Abando) utziko zaitu, oinez hotelera iristeko, gutxi gora behera 12 minutu daude. Oinez ailegatzeko, Areatzako zubia zeharkatu beharko duzu, behin zubia zeharkatuta Arriaga antzokira ailegatuko zara eta Bilboko itsasadarra ezkerrean utzita, ibilbide atsegina daukazu hotelera arte. Erreferentziatzat, Bilboko Udaletxea pasatu ostean, bide erdia eginda izango duzu, beraz, aurrera jarraitu eta… momentu batean elkar ezagutuko gara.

Maleta pisutsuekin bidaituz gero, taxi bat hartu dezakezu geltokian bertan eta minutu gutxi batzutan hotelean egongo zara.

  • Tranvia: Geltoki bat daukazu hotelaren aurrean bertan, itsasadarraren beste aldean. Geltoki horren izena URIBITARTE da. Hotelaren kokapena kontuan izanda, Bilbotik mugitzeko aukerarik onena da.
  • Autobusa: Hiriko edozein tokitik bueltan ekarri ahal zaitu, baina gertuen uzten zaituzten BILBOBUS autobus zenbakiak 11, 71, 77 eta 22 dira, horiek hotelaren aurrean daukateelako geralekua.
  • Txirrindulaz: Bilbok txirrindulaz mugitu ahal izateko bidegorria dauka, eta zorionez gure hotelaren paretik pasatzen da.
  • Oinez: Oinez hotelera etorri nahi baduzu, argibiderik onenak kotxean etortzeko emandakoak dira.
  • Metro zerbitzua: Oinez 10 minutura daude MOYUA eta CASCO VIEJO geltokiak. Beraz, bata edo bestea aukeratu dezakezu bisitatu nahi duzunaren arabera. Harrera lekuan galdetu, eta guk lagunduko zaitugu aukerarik onena hautatzen.
Kontaktu inprimakia

Izena*

Korreoa*

Telefono zenbakia*

Mezua

Idatzi honako karaktereak: captcha