-
Hotelaren Inaugurazioa
1966
Conde Duque Hotelak 1966an ireki zituen ateak Bilboko erreferentzia gune batean. Garai hartan, hiri industriala zen Bilbo. Hotelak, lehenengo maila eta 75 logela zituen inaugurazio urtean, izan ere, onduan ez ziren gaur bezala “izarrekin” balioesten.
-
Uholdeak
1983
Hotel honetan inoiz ahaztuko ez dugun data, izan ere, gure kokapena dela eta (itsasadarraren ondoan) Bilbon 1983ko abuztuaren 26an izandako uholdeak gure hotela urpetu zuten lehenengo solairuraino. Zorionez, hilabete bat geroago guztiz osatu ginen, hala ere, hainbat kideek oraindik ere erretinan daukate grabatuta soilik lokatza eta ura utzi zuen esperientzia desatsegin hura.
-
25. urteurrena
1991
3 izarretako kategoria lortuta 25 urte bete zituen Conde Duque Hotelak. Hasierako urte hauetan 45 pertsona inguru zeuden lanean departamentu guztiak kontuan hartuta. Urte honetan ere, hotela eraberritu egin zen ordenagailuak eta teknologia berria gehitzerakoan.
-
Aire girotua
1994
Urte honetan, aire girotua jarri genuen instalazio guztietan, gure bezeroen erosotasuna hobetzeko asmoarekin.
-
Sercotel eta Best Western-ekin batera
1994/2000 - 2002/2013
Espainia mailan, 1994. Urtean Sercotel markarekin elkartu zen lehen hotela izan ginen. (gaur egun guztiz bereiziak gaude).
2002tik 2013ra bitartean, munduko markarik handienarekin batera, Best Westernekin, haritu ginen baita ere.
Egun, hotel erabat independentea gara, beraz, gure balioen, gure markaren, gure identitate propioaren eta ahalik eta kalitaterik handiena ematearen aldeko apustua egiten hari gara.
-
Sasoi betean
1993-2015
Erosotasun handienaren, bezero arreta onenaren eta egungo dekorazioaren aldeko apustua egiteko xedearekin, aldizka eraberritu gara.
-
Espainiako lehen hotela
1997
Espainiako lehen hotela izan ginen ISO 9000 kalitate- ziurtagiria lortzen.
-
WiFi konexioa gehitzen aitzindariak.
2000
Logeletan, zerbitzu komunetan eta baita jatetxean ere, gure bezeroei doako WiFi zerbitzua eskaintzen aitzindariak izan ginen. Beti ere, segurtasun eta abiadura berme maximoa eskainiz, sarbide errazarekin edozein momentutan Interneteko konexioaz gozatzeko.
-
Guggenheim Museoko Kide Korporatiboa
2009
Guggenheim Museoko fundazioaren kide korporatiboak gara. Kultura eta artearen sustatzaileak izateko lanean gaude, beraz, ohore bat da guretzat Guggenheim museoarekin batera doan enpresa ofiziala izatea.
-
Sarbideak
2015
Hotelerako irisgarritasuna hobetu dugu gehitu berri dugun arrapalari esker. Horretaz gain, gure jatetxeko terraza ere berritu dugu.
-
50. urteurrena
2016
50. urteurrenari hasiera eman diogu irudi berezi batekin, baina sorpresa gehiago ditugu prestatuta. Beraz, gehiago jakin nahi baduzue, jarraitu ezazue #condeduque50 sare sozialetan eta baita gure webgunean ere.
Historia
Erreserbak

Campo de Volantín, 22
48007 Bilbo Espainia