Aparkalekua

HOTELEKO PASABIDEA

Hotelak 2 kotxeentzako tokia daukan pasabidea dauka ate aurrean. Pasabide hau askoz jota 10 minuturako da, maletak deskargatu eta aparkalekura heltzeko argibideak ematen diren bitartean erabiltzeko soilik.

parking hotel

ORDAINPEKO APARKALEKU ZAINDUA

Hotelak aparkaleku mugatuak eskaintzen ditu, beti ere erabilgarritasunari lotuak, hori dela eta ezinbestekoa da aldez aurreko eskaera egitea (ez dira gordetzen). Hotela eta aparkalekua ez daude eraikuntza berdinean, azkenengo hau ondoko eraikinean kokatuta dago, lurrazpian, beraz horra heltzeko argibideak harrera- lekuan emango dira.

Aparkalekuak eguneko18,00 €ko prezioa dauka, (Bilboko parkinen batezbesteko prezioa 20€ ingurukoa da).Parking-a uzteko ordua, asko jota, eguerdiko 12:00ak dira, logela bezala. Hala ere, aparkalekua denbora gehiago erabiltzeko premia izanez gero, harrera lekuan galdetu daiteke aukerarik dagoen eta horren gehigarrizko prezioa.

Aparkalekua eskatu dezakezu erreserba egiten duzunean bertan, IRUZKINAK atalean, ezin baita parking-a logelarekin batera erreserbatu. Horrela, lehentasuna emango dizugu dauzkagun eskakizunen arabera.

parking hotel

Toki mugatuak eta erabilgarritasunari lotuak