Skip to Content

Gelak

Nahi duzun bezala gozatzeko tokia ematen dizugu. Askotariko gelak ditugu, beraz zuen beharretara gehien moldatzen dena aukeratu dezakezue. Barrura eta baita kanporako bista duten logelak ditugu, bai pertsona bakarra hartzeko eta baita familia batentzako ere. Gela oro, beharrezko guztiarekin hornituak daude, gainera dekorazioa, komunak, koltxoiak eta burukoak 2012 eta 2015 urteen bitartean berritu ditugu.
Ongi etorri Conde Duque Bilbao Hotelera

Sarrera (CHECK-IN) 13:00 – Irteera (CHECK-OUT) 12:00

DOAKO WiFi zerbitzua

Doan

TINDATEGI ZERBITZUA

Kargu osagarriarekin

INFORMAZIO TURISTIKOA

Harrera- lekuan doan

HARRERA LEKUA 24H

Eleanitza

KUTXA GOTORRA

Doan

GELETAKO ZERBITZUA

Kargu osagarriarekin

APARKALEKUA (€)

Aldez- aurreko eskaerarekin

KONTSIGNA

Doan

LISABURDINA

Doan

Gela guztiak bainugela daukate, batzuk dutxa eta beste batzuk bainuontziarekin. Horretaz gain, ile- lehorgailua, lurrunaren kontrako ispilua, bidet-a eta garbitasun osagarriak (hortzetako eskuila, makillajea kentzeko produktuak, bizarra mozteko kit-a, orrazia eta zapiak) daukate. Gainera, ez dira kutxa gotorra, armairu zabalak egurrezko pertxekin eta WiFi seinalea faltako.

Gela guztiak zurezko zorua, nazioarteko telebista kanalak, telefonoa, aire girotua edo berogailua, besaulkia eta idazmahaia daukate. Erosotasunean igarriko ez duzuen arren, ingurugiroa errespetatzeko xedearekin ur eta argi kontsumoan aurrezten laguntzen duten neurriak dauzkagu.


Birentzako ohea (barrura)

Bikoteentzako aproposa den 18m2-ko gela hau 1,50mX2m-ko ohe handia dauka. Horrez gain, bainugela, idazmahaia eta armario handiak barne hartzen ditu. Egun- argia ez usainik ezta zaratarik ere ez duen auzokoen patio lasai bati begira dagoen leihotik sartu egiten da.

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 18m2 2 pertsona Barrurako bista

ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA





Banakako ohe handia (Barrura)

Bakarrik bidaiatzea abantaila izan daiteke, hori dela eta aisialdia edo lana dela eta bidaiatzen duzuentzako preseski diseinatuta dagoen gela da hau.  1,35m-ko ohe handia dauka ahalik eta erosotasun handiena eskaintzeko xedearekin. Gelan ez dira idazmahaia, telebista, armairu handia eta egun argia daukan bainugela falta. Gela mota hau, ez usainik ezta zaratarik ere ez duen auzokoen patio lasai bati begira dagoen leihoa dauka, beraz merezitako atsedenaz gozatu ahal izango duzue inolako eragozpenik gabe.

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 18m2 Pertsona 1 Barrurako bista

TOUR BIRTUALA ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA





Birentzako bi ohe (Barrura)

22m2-ko gela hau beharrezko guztiarekin hornituta dago, armairu handia, bainugela, 0.90x2m-ko 2 ohe eta espazio zabala, bidaiaz ahalik eta hoberen gozatzeko eta baita eroso atseden hartzeko. Egun- argia patio lasai bati begira dagoen leiho bati esker sartu egiten da. Patio honek ez dauka ezta usainik ezta zaratarik ere, beraz bion artean erabaki dezakezue espazioa nola banatu.

EZAUGARRIAK

Doako Wi-Fi zerbitzua 22m2 2 pertsona Barrurako bista

TOUR BIRTUALA ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA







Birentzako bi ohe (kanpora)

Balkoi txiki bati esker kanporako bistak ditu beharrezko guztiarekin hornituta dagoen 24m2-ko gela hau. 0,90mx2m-ko bi ohe dauzka, armairu handia, besaulkia eta idazmahaia WiFi zerbitzuaz eroso gozatzeko.

Hotelaren albo batean kokatuta dago, oinezkoentzako kale lasai baten gainean. Leku honetatik, Calatravak diseinatutako Zubizuri zubia ikus daiteke eta baita Bilboko itsasadarra ere.

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 24m2 2 pertsona Kanporako bista balkoi txikia

TOUR BIRTUALA ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA





Birentzako ohe handia (Kanpora)

Bikoteentzako aproposa den 24m2-ko gela, izan ere birentzako ohe handia dauka (1,60m). Mota honetako gelak, beharrezko guztiarekin hornituak daude, armairu handiak, besaulkiak eta baita WiFi zerbitzuaz gozatzeko idazmahaiak.

Hotelaren albo batean kokatuta dago, oinezkoentzako kale lasai baten gainean. Leku honetatik, Calatravak diseinatutako Zubizuri zubia ikus daiteke eta baita Bilboko itsasadarra ere.

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 24m2 2 pertsona Kanporako bista balkoi txikia

ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA








Helduentzako hirukoitza

Hiru helduentzako prestatuta dagoen gela honek 0,90mX2m-ko 3 banakako ohe dauzka. 22m2 hauetan erosotasun osoz banatu ahal izango duzue espazioa. Beharrezko guztiarekin hornituta dagoen bainugela, armairu handia eta idazmahaia barne hartzen ditu, hoteleko beste gela guztien diseinu, kalitate eta erosotasun berdinarekin.

(*gela kopuru mugatua, aldez aurreko erreserba egitea gomendatzen da)

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 24m2 3 pertsona / 3 ohe Kanporako bista

ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA





Familiarra Junior Suite

2015eko nobedadea, gela mota berria gehitu genuen suite gisa, 2 heldu eta 2 umeentzako. Gela hau bikoteentzako ohe handia dauka 1,50mX2m, bi telebista, egongela handia banakako bi sofa- oherekin, idazmahaia eta armairu zabalak. Gelak dituen 50m2-etan bainugela handia dago, haren dutxa eta bi konketekin. Gainera, hoteleko pisurik altuenean kokatuta dagoenez, Bilboko itsasadarrera begira dagoen terraza handia ere badauka.

(Haurtxoentzako sehaska edota bainuontzia behar izanez gero, eska ezazu doan erreserba egiterakoan)

EZAUGARRIAK

Doako Wifi zerbitzua 50m2 4 pertsona / ohe handi bat + 2 ohe Kanporako bista duen terraza

ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA









Birentzako gehi haurra

Bi heldu eta haur batentzako gela familiarra, hiri joan- etorri bat egiteko aproposa. Gelak banakako ohe bi dauzka eta gehienez,  2 eta 12 urte arteko umeentzako sofa- ohe bat ere. Horretaz gain, armairu zabalak, egun- argia eta patio lasai bati begira dagoen leihoa dauka.
*12 urte baino gehiago dituzten umeentzat gela HIRUKOITZAK ditugu eskuragarri.
**Sehaska behar izanez gero, aurren harrera- lekuan galdetu
*** Umetxoentzako bainuontziak ditugu, zure erreserban eskatu

EZAUGARRIAK

Doako WiFi zerbitzua 22m2 3 pertsona  Barrurako bista

TOUR BIRTUALA ERRESERBA EGIN

EKIPAMENDUA: TELEBISTA ETA IRRATIA TELEFONOA IRATZARGAILUA AMENITIAK AIRE GIROTUA KUTXA GOTORRA